Konstanz unibertsitateko "hizkuntza erromantzeak Euskal Herrian"

Konstanz unibertsitateko “hizkuntza erromantzeak Euskal Herrian”

Iazko urritik Alemania hegoaldeko Konstanz unibertsitatean izan naiz euskal irakurlea, Etxepare Institutuari esker. Pandemiak eragindako neurri zorrotzengatik eskola guzti-guztiak telematikoak izan ziren. Euskara irakasteaz gain, beste bi ikasgai beren beregi prestatu eta eman ditut ikasturte honetan. Hizkuntza erromanikoen sailean kokatuta nengoenez, ikasgai horiek gaztelaniaz emateko erregutu zidaten.

Horietako bat “hizkuntza erromantzeak Euskal Herrian” izan zen:

“Lenguas romances en el País Vasco: contacto y bilingüismo” (21 orduko ikastaroa).

Online eskolak ondo bideratzeko ahaleginetan PowerPoint aurkezpenak prestatu nituen, ikus-entzunezko baliabideak eskuratu (eta horiei buruz galderak egin), testu zaharrak erakutsi, edukien ulermena aztertzeko ariketak ondu eta irakurgai batzuk bidali. Hona hemen Euskal Herrian egon diren eta dauden hizkuntza erromantzeen gaineko 5 modulutan banatutako edukiak (+ sarrera):

0 – Sarrera

  • Ikasgaiaren egitura
  • Euskara: hizkuntza aurre-indoeuroparra
  • Erroma aurreko hizkuntzak
  • Latinetik erromantzeetarako bilakabidea
  • Hizkuntza erromantzeen sailkapena

1 – Ikuspegi historikoa

  • Erromatarrak Euskal Herrian
  • Mailegu latindarrak euskaran
  • Erromantze iberiarra eta erromantze galiarra
  • Asturleonesera zaharra eta Ebroko erromantzeak
  • Mailegu erromantze goiztiarrak euskaran

2 – Sprachbund iberikoa eta euskararen eragina

  • Lehenengo erromantzeak Iberian eta Galian
  • Enbor aragoiarrari buruzko oharrak
  • Pirinioetako Sprachbunda: bearnesera, aragoiera eta katalana
  • “Espainieraren dialekto historikoak”
  • Sprachbund iberikoa eta gaztelaniaren eragina
  • Mendebaldeko erromantze iberiarren ezaugarri komun batzuk

3 – Nafarroako erresuma

  • Nafarroako erresumako, Aragoiko eta Errioxako hizkuntzak
  • Euskara Nafarroan: Erribera, fokua eta atzerakada
  • Nafar erromantzearen ezaugarriak
  • 1512 osteko gaztelaniaren inposaketa
  • Euskal hitzak Nafarroako gaztelanian

4 – Gaskoiera

  • Multzo okzitano-erromanikoa
  • Gaskoieraren ezaugarri orokorrak
  • Substratua eta partekatutako aldaketa fonetikoak
  • Euskal hitzak gaskoieran
  • Hitz gaskoiak euskaran
  • Gaskoiera: administrazio hizkuntza Ipar Euskal Herrian
  • Gaskoiera Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian
  • Elebitasuna Aturrialdean

5 – Gaztelania

  • Gaztelaniaren jatorria
  • Asturleonesera Bizkaian eta Araban
  • Euskara Burgosen eta Errioxan
  • XVI. mendeko “hizkera bizkainoa”
  • Baserritarren erdal hizkera
  • Bilboko gaztelania
  • Donostiako gaztelania
  • Hego Euskal Herriko gaztelaniaren ezaugarri batzuk
  • Elebitasuna XXI. mendean