Gabikako euskararen azterketa dialektologikoa

Gabikako euskararen azterketa dialektologikoa

Azken egunotan azterketa dialektologiko bat idazten jardun dut.

Koldo Zuazo dialektologo famatuaren ikastaro bateko lan gisa, bere irizpideei jarraituz sortu dut hurrengo agiri hau.

Busturialdeko eskualdean kokatuta, Ereñoko auzo honek Bermioko zein Gernikako eraginak jaso ditu. Izan ere, Gernikatik hurbilago dago, baina Bermioko aldaerapean sailkatu da. Seguruenez, antzinean Bermioko eragina handiagoa zen eta gaur egun Gernikakoa gailentzen ari da.

Are gehiago, Busturialdeko euskara mendebaldeko euskalkiaren azpieuskalki bien tarteko hizkeratzat jotzen du Zuazok. Gabika eta Ereño Lea-Artibaiko eskualdearekin mugan daudenez, sortaldeko azpieuskalkiaren kutsua badu euren hizkerak.

Hauexek azterketaren zati esanguratsu batzuk:


a > e asimilazioa (indartsua)

i(C)a > i(C)e: anaixe, antziñe, bidxidxe, di(r)e(s), eiñde (eginda), Gabiketik,
Gerniken, goidxen (goian), idxe (ia), ilde (hilda), ixen, politxe…
u(C)a > u(C)e: aldatute, alkilaute, billurtute, eskribitute, gure (nahi),
inkomunikaute, jubilaute…

-i + -V- > -idxV-: baserridxe, bidxer (bihar), dakidxenak (dakitenak), gidxau (gehiago),
goidxen (goian), idxe (ia), indidxak, kanbidxe(u) (< *kanbiau), mendidxe, premidxu(e)
(premioa).
Arau hau ihartuta omen dago Gabikako hizkeran, hitz jakin gutxi batzuetan baino ez delako
gauzatzen. Hurrengo bilakaera hitz berriekin erabiltzen omen da:

-i + -V- > -ixV-: anaixe, eguskixe, estudixeu, fotografixek, gustixe, jaixek, tasixa, txikixe

dx [dʒ] hotsa hitz hasieran: dxat (zait), dxixarri (jesarri).

➢ Soziatiboa: -gas eta -kin lehian
Maizago erabiltzen omen da -gas, gehienbat singularrean edota mugagabean: bategas, edurregas, onegas, orregas, urtegas…
Hala ere, -kas ere behintzat agertzen da: edurrekas.
Pluralean -kin dugu hauetan: asulejokin, liukin.
Bestetik ere, erakusleekin eta bat-ekin ere -kin dugu: batekin, orrekin.


 

Hementxe dokumentua bera.

Eta hauxe duzue hizkeraren lagin bat:

 

Hemendik aurrera EUSKARA sailean betiko eskegita aurkituko duzue.

 

Gabika-baserria