Duela mila urteko Araba

Duela mila urteko Araba

1025. urte inguruan Donemiliaga Kukulako idazlari batek Arabako herrien zerrenda bat ondu zuen. Zerrenda horretan monastegiari hamarrenak ordaintzen zizkioten herriak agertzen ziren, eskualdeka bananduta.

Ukaezina da Araba gehieneko leku izenak euskaldunak zirela, nahiz eta gaurdaino desitxuratuta heldu zaizkigun.

Harrigarria da ikustea zein antzekoak diren horietako toponimo asko eta gaur egunekoak. Hain da horrela, ezen gaur ere ibilbidea jarraitu dezakegun.

Hona hemen zerrenda osoa PDF formatuan, eta hemen neuk egindako mapa:

Informazio gehiago:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Donemiliagako_goldea