Orozkoko ahotsak
Hona hemen 2017ko otsailean grabatutako elkarrizketa batzuen transkripzioak, Urigoiti eta Zaloa auzoetako lagun batzuei eginak.
Grafia egokituta dago irakurketa errazteko. Moldaketa guztiak erabat zentzuzkoak dira:
-
Hasperenak (<h>) ez dira ahoskatzen.
-
Parentesien arteko hotsak ez dira ahoskatu edo oso ahul entzuten dira.
-
<z> guztiak [ś] ahoskatzen dira.
-
<ts> guztiak [ts] ahoskatzen dira.
-
<j> grafemak [x] hotsa ordezkatzen du.
-
<y> grafemak [j] hotsa ordezkatzen du.
Hauexek ahozko testuak gaiaren arabera antolatuta:
Lehena(g)oko, lehenago Orozkokoa zan alkate bat, ta hiltzan, hementzan Urigoitikoa, Barrondo, da haren alabean gizonak daukoz hor behie pirenaika ta eukin auzen asto pillo bat. Ta bera, Barrondo, bere karrera osoan zehar eukin auzen piñudi asko, da garbitu iteko, da gero eukin dau(en) lez subenziñoa berebai, baña gero hil yakozen pillo bat, da orain ya daukoz gitxi, eztakit zenbet deukozen eztakit badeukoz bost… ezin do(t)sut esan. Lehen igoal eukingo auzen hogei, hogeita hamar, e! Pillo bat. Da hilten yakozen. Da orein Barrondon semeak daukoz hor txarri(e)k. Dago txarri pilloa, e! Igoal dagoz ehun de piko txarri hor. Bertako txarrie. Da merkaun saldu, da gero dauko baremo bat: in bie(r) dodie eukin ehun kilo, ehun kilotik pasa behar dodie, da hasten di(re)ze(nea)n pasa honetik, berak pagetan badeu eurokaz, da iten dauz berak txorizoak, ta lehengo urtean emon o(t)son el mejor chorizo de Euskadi, emon otsi(e)n premioa ta aurten berebai. Da orain dabil feriirik ferii txorizoa salduten ta, bai. Entzun, daukoz hor, ekarte(n) (d)auz, urtean ezteit bi o hiru, da egarte(n) (d)auz txikitxuek, ehun de piko txarri, da hor daukoz zarraturik, da gero da(g)oz suelto. Emot(en) (d)otsie pentsue, ezteit ze pentsu egongo da, bueno, egongo da kontrola(r)ik edo ze, ba ezingo dotso emon edozein pentsu, aukiko dau kalidade bat da hori. Da ehun kiloti(k) pasten di(r)ezenak, ya ba ehun kilo edo holakon bat, iten dauz er(o)an. Pillua! Hor dagoz piñude artean hor pillo bat! Elexa ostetik, zoaz apurtxu gora… kriston usiñe da(g)o, segituen topauko (d)ozuz.
Nire lehe(n)engo emazteak behar it(en) zun segurutan, ordun ba joan giñen por mediación del seguros, joan gintzen ehun de piko lagun, bija antolatun bat, antolatuta ta seguruen kontue e(g)itia zan por puntos, segun ze segurutan ze puntu, ba ordun emot(en) otsen bi(e)ja bat, ta joan gintzen Irlandara. Ezkintzen joan asko, izin zen aste erdin, bost egun, holaxe zan, han asteburue, domekan etorri gintzen… super-ondo…. ondo pasa gendun. Dublinen egon gintzen, da gero ba azkenean ba hango bertako leku guzti(e)k. Guinness fabrike. Gero joan giñen, egon zan granja bat, super-kuriosoa zan, zan super-polite, e(g)iten odi(e)n esnea pa iteko Baileys, d’eukiezan kriston andak ta kriston biek eta gero eukin odi(e)n preparatuta, bueno, super-pabilloi baten, estilo inbernadero, super-ondo, da emot(en) (od)i(e)zen klaseak zaldiek, equitación berebai, ikisteko zaldiek hizten, da han e(g)iten otsi(e)n kriston barbakoa da gero ipin(i) otsien kañak eta, joe ba e(g)in (g)endunana pasada egun bet, egun guztie que si sokatira, que si jueguek, ze azkenean e(g)in genduzen grupoak que si hemekokaz, katalanakaz, madrileñukaz ta super-ondo pasa gendun, e! Hara jo(a)ten gintzen autobusean, e(g)in (g)endunana… jueguek da super-ondo, benetan. Da bueno, hori, Dublinen egon gintzen, Dublinen super-ondo, gero dana ixen lez, dana super-organizau, Dublinen e(g)in gendun egune berebai grupotan j(o)aten gintzen, igual autobusean, esaten dotsu(da)na, berrogei o berrogeita hamar, da hango tabernarik taberna, da iten (od)i(e)zen kuxu hango grupoak, ze azkenean tabernetan dabiz que si jenteak joten de(u) musike, musika hangoa, da super-ondo, grupo bategaz tabernarik taberna tragu(e)k edaten, da gero kantetan, da gu abestuten, hemeko abestiek. Benetan super-ondo pasa gendun.
Ni mutikoa nintzenean hamabost egun, aste pare bat seguru fiesta, seguru, eskola(r)a joan barik, seguru, belaunera arte edurre seguru. Ez zan etorten autobusik, da k(l)aro, todoterrenorik ta bere ez, da hamabost egun seguru, autobusik ez zan igoten ni de coña. Hemen hamabost egun, hemen aste pare bat, da aste bat ta gero beste bat, seguru edurre(g)az, seguru. O(r)ain ya urteokaz ya, aparte que orain igual it(en) (d)odie bota gatza, datoz kitaniebesak. Orain urte batzuk e(g)in auen e, ni(k) kotxea erosi nauenean, o(ra)in dauko(z) zortzi urte, orain zortzi urte e(g)in auen edur asko, Laudion berebai, Orozkon behean eta be(re)bai. Bestela o(r)ain ya, aber, e(g)iten, e(g)in dau urtero batzutan egin dau, apur bet, lengo urtean porjenplo, ez auen egin ezebez kasi. O(r)ain ya ez dauku(g)u bildurrik. Lehenago edurre zan super-guay, enkantaurik edurre e(g)iteko, bestela hemen jai, da k(l)aro, gure gurasoak igual joan bi(er) (d)irela biarren, da gu atzurragaz bideak que si garbituten joateko kotxea(g)az, buah! Super-ondo! Lehenago edurregaz pasten gendun super-ondo! Zan… edurre zan vacaciones. Bai, kamiñoa azkenean atxur ta palakaz kenduten edurre, k(l)aro kotxea ateratako garajetik ta aber k(l)aro apur bet garbitu it(en) (d)ozun bidea dala gora da gero biherantza azkenean edurre joaten zan. A, o igual k(l)aro traktorrakaz (eg)iten zontsun kuña bat, da traktorea estu korolakaz o kateakaz, ta raseroan da apur bet kenduteko edurre bidean. Halao gauzek egiten zirean lenago.
Hori nire gurasoa… aite ibili zen lanean. Bai, denpora gutxi, e. Zeozer, zeozer hemen, nire lagunen, auzoan aite be ibili zan. O(r)ain ez da igerten asko, baña lehen igerten zan. Hori Atxan, Atxan erditik, lo que es Atxa, gero berdea dagoena, erdien ekosten zan errei bat. Da Atxa urtetan (dan) lekun azpin, Atxa hemen ezkerrean azpin, hor urteten (auen) ure, Aldabide, hor dago Orozkoko urek osorik. Zulo bat, da urteten da, kriston errekea urtetan (da) hor. Hor ez da faltako urik iñoz bez. Dala zulo bat da urteten da ure. Da ba diñoe dala Itzinen dagoen ur guztie sartuten dana, kuebetan sarten dana, hor ateraten dana. Da gero hor hasten da errekea. Hor hasten da erreka bat hor da gero bestaldean berebai hasten, da gero hemen behean joaten da ta doa(z) Orozkora. Da hor e(g)in (od)ein urek hartu, da (e)in kanal bat da hortik kanala hara bestaldera, gero handik horra Ibarre ganera, da hor e(g)in odein saltu bet, da hor gero ure jausten zan, da hor behean badago etse bat, estrukturia hormigoizkoa dago e(g)inde, da e(g)in o(d)ein kanala, e(g)in (o)doi(n) kanala osorik, ba hortik hara bestaldera, ta gero hona ekarri da horko orifizioak ya e(g)inde, da gero konturet(u) zi(r)en zan hori lurre horkoa dala, badala mobidu, egozela lur jausikerak, da como que ez auela baliuko horrek. Orain, ba, bueno, Mendizabal usteot bazan hori e(g)in a(ue)na. Orain urte asko, hori hirurogei urte baino lehen ixengo da igual, urte asko. Harri(e)k eta hori etorri zirean astoakaz da, kriston lana hor. [Teleferikoa] eroateko zementoa, harri…. pff kriston lana hor. Resulta que gero ez dauko ezer. Mendizabal o Durangokoak eztakit ezpazirean horreik. Igual egongo zirean kanpo(ko) jentea berebai. Hemen bertako jentea bere egoten zan, e. Nire aitek… zeozer gitxi pentsaten dot, astoakaz eroaten harri(e)k eta… Ni mutikotan ba orduin kanala hor dago ya apurtuta leku askotan, baña han (eg)on zan kanala, da hor joaten zan ure berebai eta. Da(g)o justo behekoa hemen, da gero han beste azkena eskiñean bere da(g)o errekea, da ikusten dozu(z) ur biek. Kanaletik er(o)an, de gero han dauko kriston jausikera edo holan dago, gero behean lekuin zeozer egoteko, gero de hecho han behean, ba useu e(g)iten da, hor behean dago etse bat dana errotea, da hona Urigoiti(r)e etorten zan argie, lehen handik, hortik betik etorten zan. Hor (eg)on zan errota bat. Bi! Errota bi da(g)oz, da hortik etorten zan, zan a cientoveinticinco lehenago argie, da etorten zan hona argie, ba ni mutikotan, eukiten auzen posteak hemetik da hortik kable bat ta hona etorten zan argie.
Eta bueno, ni e(z) naz hemen ba… etsean e(z) nazena jaio bakarra. Hemen nire arraba guzti(ek) jaio d(ir)ela hemen etsean, ni (i)zin izik. Ni, ama geratu zen txarto ta ni jaiu nez Barakaldon. Baie hemen, hemen hazie naz. Nere ama hemengoa zen ta aita bere hemengoa. Bueno, beste baserri batekoa, baie hemengoa, eta bueno, hemetik txikitan hemet… hemen estudioak ta egin (nen)dun, hemen eskolan. Hori txokoa ikusi dozu? Hori zen eskola. Eta gero egin odi(e)n zentro Zubiaurren, ta gero Zu(bia)urr(er)a joan nintzen. Eta gero hamazazpi urtegaz hasi nintzen basoan, mendian beharren, hamazazpi urtegaz. Oin, ointxe, momentun basoan berebai, makina bategaz, baie egon naz paroan urte bi eta paroan e(g)on nazen bitartean egon naz postari, karteru, bijilante, txofer…. dan-danetadik, danetik, danetik, eta holan bueno, hementxe.
Hori de… Urigoitiko Atxa, bai, hori de, guri-guri tesoro hartu dogu, ez?. Ba bueno, zer kontauko (do)tsut… Hori gerora ta kakazago dago, zikin dago. Parke natural e(g)in ta harrazkero, dago txakarro, ez… zikin dago, lehen ganadu gehiago egoten zan, eta o(ra)in eztodi(e) itxiten ed(o)aten ezebez. Dana zarratute, zarratute. Eta beitu, hemen ekosten dozun hemen dana piñue, lehen landarrak egoten ziran, landarrak berde-berde, landarrak, eztira, eztago, ezta(g)o ganadorik, hemen ez dago ez behirik ez… igual bakarrik El Rubiok eta besteak dekoz ardiak, lehen, danak behiek, ardiak, orain ez dago ganado eta ordun, dana dago zikin, dana dago kakaza, dana dago itxita. Eta klaro, dekie hau dana de biena…. euren jauntxoak dagoz…. biena, holan da abandonaute.
Igotan badozu, gero hara goiti, bajatan zara Arratira. Lelengo Areatza, baie bueno, horti Gorbeiti lelengo-lelengo, bajerean egote(n) zan Zeanuri. Zeanuri egote(n) zan, pastorea(k) bere asko egoten zi(r)ean han, hangoak ta beti, beti, te Zeanuri. Goien juntetan gintzen, hamen ez, behean ez, goien. Nire denpora guztien Igiriñaon, ermita txiki bet da(g)o, San Inazio, eta haren, han mezea egote(n) zan, hamabitan pastoreen(t)zako, ta bueno, gehienak pastoreak, Zeanurikoak eta Orozkokoak, arabarrak kasik ez, ostean paretan zirean. Da ba, mezara yoaten gintzen, da orduan berba iten ta hola e(g)inde, ba holan pasten gendun domekea, da arrasteien gero ba bakotxa bere lekure, ardieiri esnea ateetan, holan egiten gendun, bai. Han goien Igiriñaon ermita txiki bet da(g)o, han emoite(n) odien mezea, etorten zirean… San Inazio da, Igiriñaon, San Inazio jaie. Ermitan egote(n) zan mezea domeka guztietan. Frailak, fraila bat etorten zan. Ta, beti, ba hara, egoanean meza entzun mezan, o(r)ain ez, baie lehenago mezara, da han e(g)iten gendun juntia, bai. Erromerie han be e(g)ite(n) zan: San Inazio yai(y)e. Han, ermita ondoan, e(g)ite(n) zan, San Inazio…. o(r)ain yoan zan galduten. Ta gero, pastoreakaz, asko etorten zi(r)en, San Lorentzo, hemen. Horko elexea, San Loren(t)zo, ta pastoreak eta ordin ya ardi(e)rik ez odien ezten, ta bueno, txabolati te arrasteien etorten zi(r)an horra, ba fiestara, yai(y)e, yai(y)e e(g)iten, fiestara bai. Soñularie, bai, goxean da horretan ba txistue da tanboline, da gero, arrasteien, soñue, filarmonikia esaten dotsegu. Filarmonikea, hai izin de Euskadiko mu[z]ikia, bai. Da aramariak, aramarietan amaitute(n) zan yaie. Aramariak. Sakristaue(k) yo ite(n) euezan: ti-ta-ti-ta, ti-ta, ti-ta, ti-ta… kanpanada bat, “aremariak” esaten gontsien, hairi kanpaiairi, aremariak, eta orduen ya amaitute(n) zan, etsera! Kauendio, diziplinia bere! Goxegi, bai, ilun korromorrotuteko orduintxe dagoala, tin-tan-tin-tan, bueno! A(t)zenengo tokea, (e)tzera, kauendio! Lehenagoko abadeak ho(r)ixe iten odien, bai, holan zan, bai.
Erderaz ochenta. Larogei urte. Ya datorren hilian daukadaz larogeitabat, baie de momento larogei. Treintayseisean jaioa, gerreak urteneko urtian. Urte berberean, ni yaio nintzen martien, da gerreak urte euan juliuen hamazortzien, uztailan hamazortzien gerreak urten euan, hiru-lau hilabete eskastxu, lau hilabete gerreak urten euanea(n). Bai, gurasoak eta bai, aite ta ardiekaz, hemeti, hemen frentea egoan, da zera, Okendora yoanda egon zirian, Okendo Laudioti harantza da(g)o, Alaba, Alaba partea da. Da hara, hemen frentea egoan da ardiekaz, eztait, hilebetean, hara yoanda egon zi(r)en, bai, ezpabere hemen, e! Buah, hemen, da behiek eta bere sartu odien eh, gorde ite(n) odeixan, ezpabere, milizianuek igoal etorri te hilde. Bai, igoal hartute eroan da, da troka, zulo baten eroan. “Gaur datoz milizianuek, behiek kortan eukin de hartu te eskapa!”. Gorde ta haren baten, ta “bueno, martxau dire, pasau dire”, ordin etsera, kauendio. Baie bueno, hori gure gurusoak egin odien, nik ez, ya, gu aparte bizi gintzen ya.
Euskera galdute egon da asko! Hor behien, behien eta. Zubiarren gitxi, euskera gitxi, lehen, gitxi. Zubiaurr(e)… Beraza, dago hor, aber, hemeti ezkerrera, hori bizi zen auzuno bat kasik goieko aldean, baie, erdera, erdera gehienak hori be, galdute sano, Orozko… Ez, bertakoak, es que orduen gazteak eta horraik de menos eukien euskera (eg)itia, aldeanos, k(l)aro! Hori euskera hori aldeanu da, hori, gu aldeanuik. Ez, galdu (o)dien, galdu (o)dien euskerea. Urigoiti, Zaloa, Gallartu… auzunotan ez, baie ostean bai, ostean behean galdute, da o(r)aindo punture arte, e! Gero etorri direz ba euskeldun barriek, ta bueno, apur bet orain bakie, bada gehienak bakie, bakie askok, askok bai, lehen galdute total, euskerea galdute total, es que de menos, aldeanos!. Bai… baserritarrak!
Bai, etse zaharra yausi zen da gero hormak egon zi(r)en bakarrik hemen. Ba gero egin gendun erosi terrenoa, eta etsea e(g)in. Gero, normala Enekone honeri bere imintía, ze aurruko, aurreko sigloatan bere Enekone izin zen hau. O(r)ain, zer signifiketan dauen iñoz nonor(k) preguntetan dodie, joder, zeu zabiz hor holango zerean, yakin bear zeunke libururen bateti edo, ze esperientzi eukin auen, klaro! Ez, hau zaharra da, zaharra, Enekone, ni jaiu baño lehena(g)o bere, mutikoa, hemen egoten zana, bat, Olivares, Eperdi geitut(en) otsien, jarrite gustetan yakon asko, da Eperdi, culo! Da Eperdi de, ezautu neuen Eperdi biziten hemen, etsean. Da gero hai hil zenean hau abandonau zen, Eperdi… Juan Jose Olivares. Nik ezautu dot txiki-txikiten, egon zan, hori Juan Jose Olivares, hemen bizi zen, da gu han. Bertakoa, Olivares, bertan jaioa zan, bai, Olivares. Eta gu neba-arrabak gintzen zazpi, baie anai batek esan osten: “Juan bi(er)(d)ugu Urigoitire”, mutikotxea, lau urte edo, “zetan?”, da “gizon batek deukez ikoak buruen”. “Ikoak buruen, mekauendios, ikoak buruen”, “bai, juan biugu ointxe”, handi, horti hona. Da joe, egon zan egurrek iten, esaten dotsugu astrillak, su iteko, su bajue, eta astrillak (eg)iten da, astrillak esaten dotsugu, gero botatako horra, egurre partiute, astrillak. Eta, ta anajeak esan otsen, ba euki(ko) (e)uen anajeak, hogei urte berez oraindo anajeak ez auzan euki, baie nik, diferentzie geunken, ta “Juan Jose”, “zer da?”, “hau daukat ikoak erakosteko zu(k) burukoak”, ostia, buruen ikoak, ikoak bakizu zer dan: higo. Yateko ikoak! Kendu (e)uen txapela da k(l)aro! O(r)ain iten direz horreik bueltuek, okela faltsoak, operau, bai, arrauntzi(e) halangoak eukezan, baie igual sei buruen, ikoak esate(n) otsien gure denporan hairi, gauza hairi, buruko zereri, da txapela kendu, uf, ni ixilik, zera, kauendio, ikoak erakosten ekarri, handitutxu badire, ta… ez, ikoak tire, ikoak tire, mekauendio… ikoak, honango arrauntze halangoak burun, okela faltsoa, gaur izen bazan, heik operau egiten dire, baie ordun, ez… aldea. Gaxotasun bet… ikoak, bai, zein de o(r)aindo urtetan dodie igoal persona edadekoari te honetan, honeitan de igual ba okela faltsoak, da iten direz kendu, baie orduen ez, orduen buruen, da joe, Eperdik ba ikoak dekoz buruen ta akordatan naz, ni mutikotxu, ikoak ekosten ekarri (e)usten, joder, emon osten desengañu bet horreik ezpadire ikoak, eta bai, bai, horreik tire ikoak, nik ikoak arbolekoak. Egon dire, ikoak, bai, ikoak egoten zi(r)an basoetan hemen, bai, ikoak ezautu (d)o(d)az, o(r)aindo bere, horr(e)la laranja izeten di(r)e, gorriek, egon dire.
Bai, lehenago bai, lehenago edurtzak bueno! Ni mutikoa izin ordin de, mekauendio, edurre, e! Astrillak! Astrillak e(g)inde sue, sube, ta etse zaharrak bah, bentanea honango rajeagaz, igoal goien, salea esaten dotsugu goiko plantea, salea igoal honango rajakaz, ta kortati haxea, ffffrrr, gorantza, bueno. Haxea sartuten zan barrure gora, kortati te. Ta k(l)aro, esate(n) odien, kortan ganadue eukin ezkero, ugeritxu, kalefakziñoa zala. Arnasea gora, da jode! Ganadue, biheko plantan kortan eukitia, hombre! Kategoria! K(l)aro, goien berotuteko. Goien, beroa, han kalefakziñoa ho(r)i zen, mekauendio! Gero esaten dodie horreik, itizu horreik baltzak zelan bizi direzan, ezta? Gosea, ortozik, erropa gitxígez, joder, hori, o(ra)in dala larogei urte hemen egon da! Bai, gauza bera, bai, ni ortozik ibilite na(g)o urtaro. Abarketak egoten zi(r)an espartozkoak, bai, baie, euri in ordin espartoa joaten zan solukoa, ba, ba euri in ordin, errekadurik egiten yoateko Iberrera edo mezara etorteko, ba abarketak gorde, jan(t)ziteko ordin, etorteko, baie gero kendu, gero han etse ingurun de… ortozik. Telazkoak, espartoagaz e(g)inde, espartoagaz e(g)inde, baie busti urdin a tomar por saco yoaten zi(r)ean. Narruzkoak ba… albarkak. Behi-narruegaz e(g)inde etsean, aitek ite(n) (e)uzan, da beste batzuk berebai, jost(en) odeizan, behi-narruegaz abarka narruzkoak. Egurrezkorik hemen ez zan egoten. Ekosi nanduzen horreik, honeik txankolo moduko egurrezkoak, eskolara yoaten gintzen Iberrera da maistriak eukite(n) euezan. Zapatillakaz egoten zan eta kanpora urtetako egurrezkoak jantziten euezan, ostean hemen ez, ez egoan, egurrezkorik ez. Haixe maistriari ekusi neuntsezan haik egurrezkoak. Zapatilla(k) kendu barik ba zitxuek jantzite(n) odeizan. Hemen ez, hemen abarkak narruzkoak, egozkie(g)az e(g)iten zirean sikitu, ze narrue, narrue sikituten da, e, beroagaz, da sikitugaz, da gero gaubian egiten genduzan kendu urdin, erropa busti bete(g)az imini batute, goxean bi(g)un egon datizen, jantziteko, ezpabere egoten zi(r)ean holan! Ai, abarka narruzkoak, joe, joe… kategoria! Abarka narruzkoak, aitek joste(n) (e)uzan. Da mediak ardi-laneagaz ite(n) odeizan, aitek ite(n) (e)uzan. Ile ehun, txaramilan, da gero iminiz harile. Harile, da gero, lau orratzegaz medie. Gizonak aite(n) odien harile morralean edo sartu eta samati bota kordela eta medie taka-taka-taka. Enbrak ez, enbrak mentalean eukite(n) odien harile da mediak e(g)ite(n) odeizan, baie gizonak samati botata(n) odie(n). Kostunbrea, samati botata(n) odie(n) harile. Da beti mediak, mediak eta abarka narruzkoak beti etsean e(g)inde, da jersea bebai ardi-lanea(g)az, gero, txarrena, pikau iten dau harek, e! Ezta… pikau eiten dau! Baie hotza txarragoa zan! Ta akordetan naz mutikoak, joe, ni, ez ni bakarrik, beste batzuk, k(l)aro, gero hotzagaz mokoak hemen egoten zirean, hemen egoten zirean, brillu e(g)inde, bai, mokoak, kauen! Etsean matraka beti baie, ya etorten zi(r)eanean mokoak. Pañuelorik ez egoan. Esistidu be ez zirean egiten pañueloak eta ordin epokean, ta o(r)ain ni larogei urte, ni mutikoa nintzenean, orain hirurogeita hamabost urte, pañuelorik ekosi bez! Garbi ezpada(g)o kakaza, bai, plantxoie e(g)inde egoten zan mokoagaz. Guk kakaza esaten dotsugu, kakaza, bai. “Ez kendu mokoak mangeagaz, kendu holan!”. Kostunbrea mutikoena, ensegida, hemen egoten zan gero kostrea, kakaza, de itxure txarra emoite(n) auen. Hombre, baie holan hazi gintzen.
Ardiek kanpoan, uzaba barruen, uzaba txabolan, txabolea, pastoreak danak eukite(n) odien txabolea. Neguan bere, ni ez, ni ya apur bet modernauzi nintzen, baie aite ta bai, neguen bere txabolan, negue txabola. Bai, neguen iten odien reunio apur bet, igoal hiru pastore txabola baten. Eztait, hiru edo, bi edo hiru besto baten, e(g)iten zirian bakotxa bere. Udan ez, udan bakotxa(k) bere menditxue eukite(n) odien esnea…. ezteko ardiak eta gaztaia egiteko, orduin bakotxa bere txabola aldean, baie gero udegoienean, SaMigel eta inguru horretan juntetan zirian negua pasatako batera bi edo hiru, bi edo hiru neguen, bai. Ezpabere, gero, negue be luze egote(n) zan, ordin ez egoan radiorik pez, ezebez. Denpora librian, bah! Denpora librian bizi zi(r)an ondo, lo que pasa que hau falta zan: apur bet yateko, yatekoa eskas. Taloak egin biar, urune, urune eroan, bai, de taloak e(g)in de, guk indabak esaten dotsugu, bai, guk indabak, Arratin babarruniek esaten dotsie, guk indabak, babarruneiri guk beti indabak, indabak eta urdeie, eta taloak, taloak eskuen e(g)inde. Ogirik ez egoan, hemen bere ez egoan da… han gitxiago. Taloa artoagaz e(g)inde, bai, artoak… ogie hobea da, goxoagoa da, artoa baño. Da ogiek esan in otsen artoari: “Bah! hau ho(r)i de jenero ederra jateko”, ogiek, da artoak esan in otsen: “Ni nagoan lekuen goserik eztago”, artoak: “Ni nagoan lekuin goserik ezta(g)o”. Bai, erein in bia(r) zan, erein de ekoztu, bai, ta gero… Urigoitin bakotxak bere soloak ta artoa eta neguen errotara. Artoa ondo ite(n) zan hemen, bai, da artoa ta garie be ekozten gendun, garie ta patatea, ba bai, de indabak, artoan indabak, artoagaz nahaste(n) potxoan, indabak erein, eta gero lastoak, bueltan bueltan bueltan eukite(n) euen indabea eta gero batu udegoienean. Artoa, joe, artoa zan hemeko bizimodue! Da kastañak, kastañak, negureko kastañak. Hor, Txuri esaten dotsu horreri, ba hori kurba nagosie baño lentxuago, da horti aurrera egote(n) zan kastañe asko, da neguruko kastañak paratuten, kastañak, da joe, kastañak eta esnea behienea egote(n) zan etsean, da ba… kastañak eta esnea gaubian, bai. Akordatan naz baten, ba amak… han bizi gintzen, da haixe entzun dot lelengoz, entzun nendune “paroa”. O(r)ain obreruik paroan dagoz. Da egon gintzen aite, ama da beste anaie ta nau, besteak ez egozan, afaiten, patatatxak, patatak egosi lapikoan, astalakarrean, da gero bota lurrezko kazulara da yaten, hori iten zan. Da anajeak esan euen: “hau ezkerreko eskube paroan dago”. K(l)aro, patatak jaten eskoati, de ezkerreko eskuben ez egoan ez ogirik ez talorik jateko, d’esa(n)oan, esan euen: “joder, hau ezkerreko eskube paroan da(g)o”. Ni mutikoa nintzela entzun nendun horixe anajeari lelengoz. Da gero harrazkero paroa, paroa, paroa, ez da(g)o besterik, baie k(l)aro! Ezkerreko eskue behar barik egon zan, patatak jaten eskoakoagaz, baie hau geldi, de esan euen: “joder, ezkerreko eskube paroan da(g)o”. Ogirik ez, ez talorik ez egonda, patatak bakarrik yaten…. bizimodue, bizimodue…. geurko jenteak ez daki zelangoa dan, gogorra, bai, gogorra, ta dirue non, dirurik ez egoan, ez egoan.
Ni mutikoa, hau kamiñoa a(g)in zen, hau hona datorrena Urigoti(re), kamiñoa. Da ba pintxe, aite egoan o(r)aindo ardiekaz ta ni lagun(du)ten nontsen, baie, hor pintxe, esaten yakon obreru gaztea, ba zerari, behargineri pintxia, ur ekarri edo enkargadu hori bazkarie ekarri Ibarreti goran(t)za ta, pintxia, hogei pezeta irepazten nendun. Ostias, hori kategorie zan! O(r)ain dala… nik eukin nenduzen hamabost urte edo, hau kamiño a(g)in zenean hona datorrena. Hogei pezeta egunean joder, hai zen dirue! Astean sei egun behar egin ezkero, hogeitalau ogerleko, diru pillo bat, zapatun edo kobretan gendun, da joder, hogeita lau. Kamiñoa e(g)ite ordin, pintxe, egoten nintzen ure ekarten obrerueiri, iturriti botijoan, enkargadu hori, Iberreti bazkarie altzau, horrela, eta holango behar batzuk e(g)iten. Hogei pezeta! O(r)ain dala hirurogeita zortzi urte inguru edo, holango bat. Bai, kanala. Kanala doa horti horretara doanean, bai kanala doa, horra presara horra, hor, urtiak egin zirean beharren kanala iten, urtiak, eta gero, eta azkenean hor parau zen dana en banda. Bai, hori, de obreruek ordin fabrika(r)ik ez egoan, (a)kordatan naz, Laudio, Areta, Orozko, herrikoa, horreitati obreruek etorten ziran horra beharren, maletatxue hartu eta txaka-txaka-txaka. Laudio, bertakoak, Laudio, Areta, honeitako obreruek horra eskuz kanala iten, urteak egin odeizan hor, akordatan naz, ta ya hil direz hor dauzen, horra obreruik etorten zireanak ya ez da biziko igual harean bez. Ni akordetan naz nola etorten zirean mutikoa, zazpi kilometro egin odeizan kanala, bai, horti horretara hona. Zazpi kilometro deukoz. Ta gero e(g)in zen presea. Da preseak apur bet fallau (e)uen, zimentuek ondo egon ez, hai, hori te. Hori egin euen Mireballeseko enpresa batek, “Pradera”. E(g)in euen asko beharra, gehiena. Da gero, hartu (e)uen Durangoko Mendizabal enpresa batek, fabrikia euken han, Gorbeie azpin dago lanbrean bere presa bat, hai bere Mendizabalek egin euen korrientea eroateko Durengora. Baie gero hau hartu (e)uen, hemeti holan obra lanbrabera enpalmetako korrientea, baie bitartean diruek akabo, bestea akabo, gauza guztiek modun, da Mendizabale(g)az akabau zen hori, hor parau zen ber-bertan, ya proiektoa e(g)inde hemeti korrientea botatako lanbrabera, da gero handi lanbraben entxufau azkero ba Durengora, Mendizabal, baie Mendizabal bere e(g)in zen desaparezidu, akabau zen, bai. Bai, [teleferikoak] igote(n) auen, kablea esaten gontsen guk. Kablea, bai, zer bi, ba lanbra, alanbrea, honango lodie, matxui batzuk dan-dan-dan hemen e(g)ite(n), da gero makina bat, makinien inderragaz eta zera, kargea eroateko, zementoa ta kargaute, ba hara botetako, bihan kargau de goien hutsitu, bat yoaten zan gora ta bestea etorten zan bihera. K(l)aro, zan zemento, presan zemento asko bia(r) zan. Da hori traslado hori e(g)in odien hemen, baie horra, hori Atxa dagoen azpi guztie, hor Atxa horretara doan, Atxa dagoan lekuti hona, azpiti astoakaz zementoa ero(a)ten hara, astoakaz hemeti biheti, useu (o)dien, astoak, zazpi-zortzi asto, kargau taka-taka-taka zementoa. Harea bertan e(g)ite(n) odien, hango makina bategaz e(g)ite(n) odien, da halan e(g)in odein kanala.
Hemeko bizitza gogorra, lehenago astoakaz egiten gentzin Gorbeire bere. Astoakaz, astean gazteiak ekarri, da geldi han. Gazteiak, o(r)ain be egiten dot nik gaztaiak, e. Bai, igoten dot hor junio lelengotan da hilebete t’erdi egiten dot gaztaia, ordun esnea salduten dot behean. Gaztaia e(g)iteko denpora gitxi. Gaztaiak beha(r) dau ba ordu bet hartuten, da gero ba ordu erdi barru it(en) (d)ozu gaztaia. Bueno, preparauteko bi(er) (d)ozu ure ta beroa, sartuteko bañumarian, da gero ensegida e(g)iten dozu gaztaia. Lehenago e(g)iten zirean beste moduten, esku(g)ez, haxe freskoan sartuten gendun lehenago, zortzi negu astean sartuten gendun lehenago, e(g)in de zortzigarrenean Zubiarren etorten zan ero(a)ten, ta ero(a)te(n) auzan, hai iziten zan benta aldean. Batu te… zertu ta gero pasau zereti, istu untziti ta kuajue bota da ordu barru ya dekozu hartute. Gatza, bai, bañumarian iminten dozu, hogeitalau ordun. Txabolan eukiten dodaz nik. Auki bier dire… hile bi sikiran ezin lei jan patxadaz hori prentsako gaztaia, denporea behar dau horrek, bai. Zenbet eta… hile bi, hiru, edo laugarrenean hobeto. Nik handixe eroaten dodaz danak, txabolati.
Han guien. Ordun, ni soldadu nentzin urtean, erremintau euen horrek, orduntxe ta gero, ez odein gehiago zertu. Bo, hor hasi, hor Atx ondo(a)n, hor Aldabiden, hor kanalik kanal hor, ba astoakaz eroaten (ode)izin zementoak eta bere, hareak (e)ta gora. Da harea(k) bertan e(g)iten odeizen, baie zementoa astoakaz etorren. Ta hor kilometro bi edo e(g)inde dago kanala, eskuz. Bai, hai zentrala bai, gero harek erremintau euen, gero ostera errekea etorr(i) zen bihera, da ez odein topauko pirmerik, da nulo juan zan… diru handi galanta gastaute. Azkenean ezebez, nulo, Gorbeian jentea handi… han be(re) zentrala zelango e(g)inde da(g)oz zementozkoak bere, han bere han da(g)o orain inutil.
Erromerie Iberren, bai, domeketan hortxe, hortxe deko troka, domeketan erromeria terriblia e(g)ite(n) zan. Domeka guztitan, etorten zan jentea Zeberiuti da Laudiuti ta daneti horra, hor plazea beterik, soñularie geituten zan bakarrik eta tokadiskoa berebai. Soñularie beti, gero hemen Arteagakoa, Karakol, horrek urteak emongo (e)uzan hemen soñue jo(i)ten, hori etorten zan domeka guztitan. Arteagati soñue kuxu lepoan d’Ibarrera, bai, ez autogaz da ezer. Nobie topau (e)uen bertan, da bertan hango enbra bategaz ezkondu zan. Soñue bakarrik, soñue koxu lepoan, da domeketan Iberrera igo egin. Panderorik ez egoan. Hor, horrek, Karakolen amak eta horrek, aitek pai. Ez (e)uen (y)oten panderorik horrek, soñularie bakarrik egoten zan. Bai, soñulari ona zan hori, te gero, Angel, besto baten uzena, gero urtetan (e)uzan, Iberreko erremeritan. O(r)ain ezebez, o(r)ain bapez, o(r)ain ez dago bapere.
Recent Comments