Konstanz unibertsitateko “euskal kultura”
Iazko urritik Alemania hegoaldeko Konstanz unibertsitatean izan naiz euskal irakurlea, Etxepare Institutuari esker. Pandemiak eragindako neurri zorrotzengatik eskola guzti-guztiak telematikoak izan ziren. Euskara irakasteaz gain, beste bi ikasgai beren beregi prestatu eta eman ditut ikasturte honetan. Hizkuntza erromanikoen sailean kokatuta nengoenez, ikasgai horiek gaztelaniaz emateko erregutu zidaten.
Horietako bat euskal kultura izan zen: “Introducción a la cultura vasca” (21 orduko ikastaroa).
Online eskolak ondo bideratzeko ahaleginetan PowerPoint aurkezpenak eta KAHOOT quiz moduko joko batzuk prestatu nituen, ikus-entzunezko baliabideak eskuratu (eta horiei buruz galderak egin) eta irakurgai batzuk bidali. Hona hemen euskal kulturaren gaineko 5 modulutan banatutako edukiak (+ sarrera):
- Saioen egitura
- Testuingurua: geografia, politika, hizkuntza(k), kultura
- Historiaurrea
- Erromatar garaia
- Erdi Aroa
- Aro koloniala
- Karlismoa eta nazionalismoa
- XX. mendea: gerrak, diktadura eta borroka armatua
- Folklorearen testuingurua
- Herri kirolak eta gaurko kirolak
- Musika tresna tradizionalak eta dantzak
- XX. eta XXI. mendeetako musika
3 – Mitologia, kondairak eta sinesmenak
- Akitaniako jainkoak
- Kondaira zaharrak eta pertsonaia nagusiak
- Sorginak
- Erromantizismoa
- Herri sinesmenak
4 – Literatura eta bertsolaritza
- Lehen obra idatziak
- Lehen liburu argitaratuak
- Errenazimenduko eta Kontrarreformako literatura
- Larramendi eta bere inguruko idazleak
- Erromantizismoko idazleak
- Poesia eta bertsolaritza
- Literatura garaikidea
- Gaurko literatura
- Euskal zinemako aitzindariak
- 80. eta 90. hamarkadetako berpizkundea
- Gaurko zinema euskaraz
- Historia eta zinema
- Folklorea eta zinema
- Mitologia eta zinema
- Literatura eta zinema
Recent Comments